
Hala dio esaera zahar batek:
Goizeko zeru gorri, gaueko euri. Gaurko egunsentia ikusita behintzat, gauerako euritara jotzea espero liteke. Gorri-gorri ikus zitekeen zerua egunsentian. Askotan ikusten ez den irudia da, eta jende askok aprobetxatu du argazkiak ateratzeko.
Meteorologia agentzien iragarpenei kasu eginez gero, esaerak dioena betetzen dela pentsa liteke. Egun osoa laino eta ostarte artean pasako dugu, eta gauerako euri handirik ez, baina tantaren bat edo beste bota dezake. Ikusi egin behar batak ala besteak asmatzen duten.