http://youtu.be/5vWf50GjSrc
Udazkenean grabatuko duten laburmetrai baterako bigarren aktoreak aukeratzeko castinga jarri dute martxan Iruñeako Itaroa merkatal zentroan. Urrup antzerki taldeko Gorka Lariz ordiziar aktorea aurkeztu da bertara. Castingeko irudiak sarean zintzilikatu dituzte eta edonork eman diezaioke botoa gustukoenari. Boto gehien jasotzen duten gizonezkoak eta emakumezkoak izango dute lekua pertsonaien artean.
Goierriko Hitza
Goierri

Beldurrezko istorioa den arren, komedia ikutua izango du “Noche en el centro comercial” laburmetraiak. Donald Navas zuzendari gaztearen lana izango da. Merkatal zentroan bertan grabatu eta emango dute filma udazkenaren amaieran.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.