Hobelex euskarazko zuzentzailea martxan
Doakoa da eta akats ortografikoak erakusteaz gain, zuzentzaile lexikoa ere badu
Euskarazko testuak idazterako garaian, zuzentzaile lanak egiten dituen erreminta berri bat dago eskuragarri sarean: Hobelex. Doakoa da eta akats ortografikoak adierazteaz gain, zuzentzaile lexikoa ere bada. Bigarren funtzio hau da berrikuntza nagusia; sortzaileen arabera, «Euskaltzaindiaren arauetan eta Terminologia Batzordearen erabakietan ‘baztertuta’ edo ‘bigarren mailakotzat’ zehaztuta dauden hitzak markatzen ditu, hobetsitakoak proposatuz».
UZEIko Imanol Urbietak eta Miriam Urkiak aurkeztu zuten Hobelex zuzentzailea pasa den astean. Haien hitzetan, «zuzentzaile ortografikoa motz geratzen da euskara batuaren arauei jarraituz idatzi nahi duen edonorentzat, zaindu beharrekoa ortografia hutsa baino zerbait gehiago baita». Horregatik pentsatu zuten ortografia zaintzeaz gain, lexikoa ere landu beharko lukeela zuzentzaileak. Gainera, informazioa etengabe eguneratzen joango dira.
UZEIren
webgunetik doan jaitsi daiteke eta Microsoft Officen instalatzeko balio du.