Irene Paredes futbolariarekin elkarrizketa gaur, 'Gure kasa' saioan
Irene Paredes futbol jokalari legazpiarra izango da gaur Gure Kasa telebista saioko gonbidatu nagusia. Paris Saint Germain taldean ari da Paredes, eta 2018an, FIFAk munduko hamaikako onenean sartu zuen. Bere bizipenak eta esperientzia kontatuko ditu saioan, eta jolasak eta sorpresak ere izango dira. Saioa gaur gaueko 21:30ean hasiko da, ETBren lehendabiziko katean.













