Itsasondo, haurren herria
Herri txikiak ere izan daitezke haurren herriak. Uste horrekin hasi ziren Itsasondoko hainbat elkarte eta eragile Haurren Herria ekimenean lanean. Haien ustez, “herri txikia izateak, ez du zailtasuna izan behar herrian edonolako ekintzak antolatzeko garaian, ezta haur, nerabe eta gazteekin lan egiterakoan ere. Horretarako, ordea, oso garrantzitsua da haur, nerabe eta gazteekin lanean ari garenok elkartzea eta elkarlana egitea”.
Egitasmo honen bidez, “umeei izaera pertsonaa garatzeaz gain, herritar izaera garatzen” ere lagundu nahi diete, beraien herriko sustraiak ezagutaraziz eta harro sentitzeko bidea eginez. Bide horretan, Urkipe herri eskolan bideo hau osatu dute, herritar eta bertako eragile askoren laguntzarekin.













