Ladislao taldeak Lazkaon eta zuzenean aurkeztu du disko berria
http://youtu.be/Ku3nFwzfZSc Ladislao rock&roll talde lazkaotarrak 'Pantailak' disko berria argitaratu du, eta Lazkaon bertan egin dute aurkezpena. Ez edonola gainera; izan ere, atzo iluntzean, herriguneko zubia beraientzat hartu eta zuzeneko saioa egin zuten bertan, Gerriko elkarteak antolatutako saioan. Xabier Lekuonak, Joseba Artza eta Iker Artza anaiek eta Josu Errastik osatzen dute Ladislao taldea. Musika munduan ibilbide luzeko musikariak dira denak, eta zale ugari bildu ziren lehen kontzertua ikusteko.













