Lasa eta Zabalari buruzko filmaren errodajea Zumarragako plazan
http://youtu.be/FF4TnmuEhnw Pablo Malo zine zuzendari donostiarra eta bere lantaldea hasiak dira Lasa eta Zabalaren inguruko filma grabatzen. Eta errodajearen zati bat, Zumarragan egin dute. Atzo arratsaldean hasi ziren plazan errodajea prestatzeko lanak, eta gauez hainbat eskena grabatu zituzten. Filma girotzeko, garai hartako hainbat auto erabili zituzten; lan horren ardura izan du Pablo Arroyo zumarragarrak.













