'Loreak errepidean' filmaren grabaketako irudiak
Idiazabalgo Jaso enpresan izan ziren aurrena; Zumarragako Agixaoko tunelean gero. Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño zinemagileak errodatzen ari diren 'Loreak errepidean' filmak, hainbat lokalizazio bilatu ditu Goierrin. Pasa den asteburuan, Gi-632 errepidean egin zituzten grabazio lanak, Zumarragan. Errepide baten inaugurazioa irudikatu ziren, eta 80 figurante edo extra inguruk parte hartu zuten. Gotzon Aranburu kazetariak, errodajeko irudiak bildu ditu bideo honetan.













