Zaldibian ostiralean egin zuten Udazkeneko I. Zapi Janztea bertso-afaria. Zubi-Buru elkartea entzulez beteta zela, lau bertsolari aritu ziren, otorduaren ondoren: Maialen Lujanbio, Agin Laburu, Uxue Alberdi eta Sustrai Colina. Entzuleek, bukaeran, boto...
Goierriko Hitza
Goierri
Zaldibian ostiralean egin zuten Udazkeneko I. Zapi Janztea bertso-afaria. Zubi-Buru elkartea entzulez beteta zela, lau bertsolari aritu ziren, otorduaren ondoren: Maialen Lujanbio, Agin Laburu, Uxue Alberdi eta Sustrai Colina. Entzuleek, bukaeran, botoekin izendatu zuten gustukoena: Lujanbio. Hari jarri zioten buruko zapia, ekitaldiaren ikurra. Datorren urtean hura gonbidatuko dute berriz.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.