
Brasilen jokatzen ari den Munduko Futbol Kopak protesta ugari eragin ditu herrialde hartan. Brasildar askoren ustez, munduari begira irudi bat saldu nahi den bitartean, bertako egoera gordina da, eta azken aldiko murrizketek okertu egin dute giroa. Protesta horiek, Brasilen ez ezik, nazioartean ere zabaltzen ari dira ordea, eta besteak beste, Goierriraino ere iritsi dira haien oihartzunak. Horren adibide da Ordizian agertu den pankarta hau; honakoa dio: “
Zerbitzu publikoen garestitzea, murrizketak, giza eskubideen urraketak, desjabetzeak, hilketak… zertarako? Guk mundiala ikusteko, fuck FIFA!”. Horrez gain, bada Munduko Kopari boikota egitea erabaki duen tabernarik ere.