
Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalek ongi etorria egin diete Saharatik uda pasatzera etorri diren haurrei. Haur hauek Oporrak Bakean programaren baitan etorri dira, Hare Haizea elkartearen eskutik. Aurten zortzi haur etorri dira eta horietatik zazpik parte hartu dute ekitaldian. Jon Altolagirre Urretxuko zinegotzia, Lurdes Ugarte Legazpiko zinegotzia, Mikel Serrano Zumarragako alkatea eta Arantza Gonzalez Zumarragako zinegotzia ere bertan izan dira.

Goierriko 30 urtetik beherako edonorentzat Zumarragako Ospitalea beti egon da dagoen tokian, eta hango kontsultetara zein larrialdi zerbitzura jotzea normaltzat dute. Ospitalea ez zegoen garaiarekin akordatzen dira zaharragoak, eta osasun arloan eskualdean zegoen gabeziarekin ere bai. Zumarragako Ospitaleak 30 urte bete ditu. Miguel Calvillo ordiziarrak gogoan du 1970eko urteetan goierritarrek eskualde izaeraren aldarria egin zutenekoa [...]

http://youtu.be/86c_72VFLpY Goierri Garaia mendi lasterketaren zazpigarren edizioa jokatu zuten larunbatean. Irteeran 166 lagun bildu ziren. Gizonezkoetan, Aritz Egea izan zen azkarrena helmugan; haren atzetik iritsi ziren Asier Aguado eta Unai Santamaria. Emakumezkoetan berriz, Sandra Sevillano iritsi zen aurrena; Uxoa Irigoienek eta Alizia Olazabalek osatu zuten podiuma.

http://youtu.be/86c_72VFLpY Goierri Garaia mendi lasterketaren zazpigarren edizioa jokatu zuten larunbatean. Irteeran 166 lagun bildu ziren. Gizonezkoetan, Aritz Egea izan zen azkarrena helmugan; haren atzetik iritsi ziren Asier Aguado eta Unai Santamaria. Emakumezkoetan berriz, Sandra Sevillano iritsi zen aurrena; Uxoa Irigoienek eta Alizia Olazabalek osatu zuten podiuma.

Alde Zaharra biziberritzeko ekimenaren barruan, Iparragirre kaleko arkupeak nola margotu erabakitzeko lehiaketa egin du udalak. Epea bukatuta, bi proiektu aukeratu dituzte: Kolorez biziberritzen eta Soka kolore izenekoak; “biak ere, originalak eta interesgarriak” dira, udalaren arabera. Bi proiektuen artean aukeratzeko, bozketa egingo dute Urretxubiziz.com webgunean; irailaren 18ra arte dago botoa emateko aukera.

Harrera taldeak errifak saldu ditu Antion, Santa Barbaran eta hainbat kaletan. Lehen saria 55.321 zenbakiari egokitu zaio, eta bigarrena 55.133ari. Agertu ezean, 53.759 eta 53.799 zenbakiek jasoko dituzte sariak. Sarituek
The post Harrera taldeak egindako zozketako irabazleak appeared first on Otamotz.

PuntuEus Fundazioaren gonbidapena jaso zutenean, zalantzarik gabe proposamena onartzea erabaki zuten Ordizia Rugby Elkartean. Batzar orokorrean egitasmoaren nondik norakoak argitu eta Aintzindari Programan sartzea erabaki zuten. Goierrin Zeraingo Herriaren web ataria ere ‘.eus’ dominua erabiltzen aintzindari izango da, «handien artean txikia». Baita Iparragirre Eraikuntzak enpresa edo hedabideen artean Goierriko Hitza egunkaria bera ere [...]




