«Nolako euskal jaiak nahi dituzu?»
Galdera horixe egin du Ordiziako Amets Bide dantza taldeak, datozen Euskal Jaiak direla eta. Herritarrei, baserritarrez jantzita ateratzeko deia egin nahi diete; horretarako, 7 ezberdintasunak jokoa proposatu dute, bi argazkirekin; batean kalez jantzita ageri dira eta bestean baserritarrez, eta «Nolako euskal jaiak nahi dituzu?» galdetzen diete ordiziarrei.













