Ordiziarrock jaialdirako gonbitea, airetik
http://youtu.be/rVv68hLANT8 Urriaren 16tik 18ra egingo dute Ordiziarrock jaialdiaren 11. edizioa. Hiru egunez, Euskal Herri osoko rock, punk eta beste hainbat estilotako taldeak etorriko dira Ordiziara. Plaza nagusiko eta frontoiko kontzertuez gain, Herri Antzokian eta D'elikatuz zentroan ere antolatu dituzte saioak. Jaialdirako gonbidapena eginez, Aitor Gartzia ordiziarrak parapentean egindako jauzi bateko bideoa zabaldu du.













