Punta puntako hip hop talde eta bakarlariek jaialdia eskainiko dute Ederrenan
Denak Hip Hop jaialdia antolatu dute etzirako Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Denak tabernako Alaitz Mujikak eta Angel Mora Gilek hartu dute kontzertua antolatzeko ardura, «Euskal Herrian egiten den mota honetako lehenengo hip hop jaialdia izango da», zehaztu du Mujikak.













