
Iruñeako Gurutze Gorriko Mikel Martinezek suziriari su ematearekin batera lehertu zen festa igandean Iruñean. Euri tanta gutxi batzuekin eta polizia ugarirekin, aldarrikapenek leku nabarmena izan zuten txupinazo egunean. Atzo, San Fermin egunez ekitaldi ofizialen txanda izan zen. Aurtengo lehen entzierroarekin lehen isunak ere iritsi ziren, arautegi berriaren ondorio.
Iruindarrekin eta munduko hamaika tokitatik iritsitako festazaleekin batera Iruñeako kaleetan dabil Carlos Mediavilla argazkilari urretxuarra. Hemen berak egindako argazkietako batzuk.