Segurako gazteek abortu legearen inguruan egindako bideoa
http://youtu.be/XKfyOfI6YZk Jakina da Espainiako Gobernuak proposatutako abortuaren legearen erreformak kezka sortu duela sektore askotan, baita Euskal Herriko gazteen artean ere. Horren adierazle da Segurako Ernai gazte taldeak zabaldu duen bideoa. Bertan, herriko hainbat gaztek gai honen inguruko kezkak eta beraien ikuspuntua azaltzen dituzte, eta mezu garbi bat emanez bukatzen dute: "gure gorputze, gure erabakie".













