
Xabier Euzkitze Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoekin izan da Bisitaria saioan. Hiru pailazoek euren jarduna amaitutzat eman dute, eta aitzakia hori baliatu du Euzkitzek haiekin egoteko. Beste gauza batzuen artean, urte guzti hauetan eskainitako emanaldiez hitz egin dute. Tartean, Segura ere aipatu dute, izan ere, gogoan dute euren hastapenetan Seguran eskaini zuten emanaldi bat. “Gure helburua emozioa transimititzea da eta ume askori txisagurea etortzen zaie” dio Mirrik. Ildo horretatik tiraka iritsi dira Segurara. Hala dio pasadizoak:
Segura irratiaren azpiko lokalean eskaini zuten emanaldi batean gertatu zen. Gaztelu Zaharraren esketxa taularatu zuten. Beldurrezko istorioa da, mamuak eta banpiroak dituena. “Funtzioa bukatu zenean”, jarraitzen du Ansorenak, “han zeuden herriko guztiak, hura garbitzen. Zer gertatu da ba? galdetu genuen. Izugarrizko putzuak zeuden, ume guztiak txisa egin baitzuten. Gaur egun oraindik ere gertatzen da, emozio sentitzen dutelako”.
• Ikusi bideoa:
Bisitaria Txirri, Mirri eta Txiribitonekin [24. minutuan ghasten du kontakizuna]