Txitak jaio dira erakusleihoan!
Beasaingo Hurbileko Jalea dendako erakusleihoan arrautza batzuk eduki dituzte 21 egunez enkubagailu baten. Arrautzetatik txitak nola jaiotzen diren erakustea zen egitasmo honen helburua, batez ere hainbeste gjakin-min izaten duten etxeko txikienei, eta jada jaio dira txitatxoak! Bertaratzen zirenen harridura nabaria izan da azken egunetan, eta orain, zer esanik ez!












