Usurbetik Ordiziara, hegan
Parapentea hartu eta hegan egitea du afizio Imanol Urrestarazu lazkaotarrak. Lehendik ere harritu gintuen Txindokitik eta beste gailur batzutatik egindako hegaldiekin. Oraingoan, urte berria estreinatzeko, Beasaingo Usurbe menditik egin du jauzia. Handik Ordiziako Trevijano zelaira bitartean egindako hegaldian, irudi ikusgarriak hartu ditu.













