Bestelakoak

SANTA AGEDA

Matxinbenta auzoa festa giroan dago

Herri-kirol saioa egin dute eguerdian. Aizkoran Mikel Larrañaga eta Unai Etxeberria aritu dira Igoin Pikabearen aurka, eta harri-jasotzen, berriz, Olaia Esnaola eta Udane Ostolaza lehiatu dira.

Matematika Beasaingo kaleetara iritsi da

Leonardo da Vincik diseinatutako zubia edo kupula eraikitzea, ilusio optikoekin esperimentatzea eta beste hainbat erronka eta joko egiteko aukera egongo da. Jarduerak 13:30era arte izango dira, Beasaingo plazaren azpian.

Urak beratua, festak goratua

Mozorro egun euritsua ospatzen ari dira idiazabaldarra, San Blas aietako asteburu luzearen muinean.

Ekain Imaz errugbilari beasaindarrari bi urterako luzatu dio kontratua Biarritz Olympiquek

Atzo gauean jakinarazi zuen Lapurdiko taldeak fitxaketa. "Etxean jarraitzeko aukera" bermatu duelako, "oso pozik" dagoela agertu du Imazek.

Legazpiar berriei harrera egin diete, herriak eta herritarrak elkar zaintzeko opatuta

2025ean udalerrian erroldatu ziren 261 lagunetatik 30 bat bertaratu dira gaur udaletxera. Diploma bana jaso dute, aurreneko ongietorri instituzionalean.

San Blas jaiak
Arreta zentroa

Sexu-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko zentro berria zabalduko dute Lazkaon

Hasieran Zaldibian kokatu behar zuenak, azkenean Lazkaon izango du egoitza. Hirigoien kaleko lokal bat utziko dio udalak aldundiari. Datozen asteetan sinatuko da hitzarmena.

Izaro Villarreal
LOINAZKO SAN MARTIN EGUNA

Herriko zaindariaren heriotza gogoan, hainbat ekitaldi izango dira aurten ere otsailaren 5ean

[EGITARAUA] Beasaingo Odolkiaren Kofradiak 39. Kapitulua ospatuko du, 74 kofradiakideren parte hartzearekin. Karlos eta Eva Argiñano omenduko dituzte. Urbiberri gizarte zentroko aurtengo omenaldia, berriz, Maria Pilar Usabiaga Etxeberriari eta Jose Miguel Insausti Usabiagari egingo diete.

L. Goiburu
Musika

Herritarren esker ona jaso du Urmaiz abesbatzak, 20. urteurrenean

Jon Enrikek opari bat eman zien Ormaiztegiko Udalaren eta herritarren izenean, atzo ospatu zuten Lierniko erromerian. Angel Elorza argazkilariari ere esker ona adierazi zioten.

Udalekuak
Udazken Kulturala

Altzagako Udazken Kulturalean, Olaia Inziarte eta Eñaut Elorrieta

Urriaren 3an Olaia Inziartek solasaldi musikatua eskainiko du eta urriaren 10ean Eñaut Elorrietak Ateosteko birako kontzertua.

Santa Ana jaiak

Ordiziako jaietako zapi urdina

Ordizian merkatari elkarteko dendetan gutxienez 20 euroko erosketa egiten dutenek, jaietako zapia eramango dute opari.

Tatto Flash Day

Tattoo Flash Day festa antolatu du Behin Betiko Tattoo Estudioak

15 tatuatzailek parte hartuko dute. Gainera DJak eta kontzertuak antolatu dituzte, egun osoko festa borobiltzeko. Larunbatean 11:00etan hasiko da.

Eskola Ibiltaria

Ikasle ugari bildu ditu Eskola Ibiltariaren aurreneko egunak

Zaldibia izan zuten aurreneko eguneko topaleku. Lazkaora abiatu dira gaur.

Izaro Villarreal
Energia komunitatea

TEK Ormaiztegi Tokiko Energia Komunitatean izena emateko epea luzatu dute

Bazkide berriak izan nahi dutenek uztailaren 31ra arte eman ahal izango dute izena.

Ordiziako argazki zaharren erakusketa

Zuhaizti gizarte etxeko kafetegian garai bateko Ordiziako argazkien erakusketa ikusgai dago, uztailaren 18ra arte.

Legorretan, maileguan hartutako liburuak itzultzeko buzoi berria

Liburutegiko ordutegitik kanpo, maileguren bat itzuli nahi bada, bertan itzultzeko aukera izango da.

Futbola
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa