Aitortza ekitaldia: Errigora proiektuaren lehen auzolangileei omenaldia
Errigorako Goierriko herrietako hainbat ordezkari, Segurako Elorri elkartean. Loinaz Agirre Urriaren 24an Errigora proiektuaren lehen auzolangileei omenaldi bat egingo zaie Lazkaoko Plazan, duela hamarkada bat baino gehiago Nafarroa erdi eta hegoaldean euskara eta lehen sektorea indartzeko auzolan erraldoia abiatu izanagatik. Ekitaldia 13:30ean izango da, eta bazkaria 14:30ean.














