Antzerkia: 'Trajea'
Uztailaren 15ean, 19:00etan, Txalo Produkzioak ekoiztetxeak Trajea antzezlana taularatuko du Lazkaoko Areria aretoan.
DATU TEKNIKOAK
- Egilea: Juan Cavestany
- Itzulpena: Martin Agirre
- Ekoizpena: Txalo Produkzioak
- Antzezleak: Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza
- Zuzendaritza: Begoña Bilbao
- Iraupena: 85 minutu
- Hizkuntza: Euskara
SINOPSIA
“Hiriburu handi bateko saltoki ospetsu batean, beherapenak eskaintzen dituen lehen eguna da. Jende ugari bertaratu da eta istripu bat izan da. Segurtasun zaindaria, traje bat erostera etorri den enpresaburu bati galdetzen hasiko da, bere ustez, gertaerarekin zerikusia izan duelako.Baina zein da egia? Ze arrisku izango du bi pertsona hauentzat? Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza izango dira ekoizpen bizkor, korapilatu, itogarri eta batez ere barregari honetako protagonistak, gaurkotasunez betetako komedia zoragarria bihurtuko da”.














