Antzerkia: 'Zer gertatu zen Legorretan 1926ko maiatzaren 30ean?'
Maiatzaren 30ean, 17:00etan eta 19:30ean, Zer gertatu zen Legorretan 1926ko maiatzaren 30ean? antzezlanaren saio bikoitza egingo dute Legorretako Herri Antzokian.
Legorretan antzerki taldea sortu dute aurtengo ikasturtean Xabin Fernandezen gidaritzapean. Antzezlana ikusi nahi dutenek gonbidapenak udaletxean eskatu beharko dituzte. Pertsona bakoitzeko gehienez bi gonbidapen banatuko dira.














