Aurkezpen-antzezlana: 'Beasain Mitoen Bihotzean: Basajaun eta Mariren etorrera'
Urriaren 16an, 20:00etan, Beasain Mitoen Bihotzean: Basajaun eta Mariren etorrera ekitaldia egingo dute Beasaingo Loinazko San Martin plazan. Euria eginez gero, Ezkiaga frontoian izango da.
Mari eta Basajaun Erraldoi berrituen aurkezpena eta Ekaitz Erraldoien eta Buruhandien konpartsaren antzezlana egingo dute.













