Aurkezpen kontzertua: 'Hauspoa & Tunela'

Ekainaren 30an, 20:30ean, Hauspoa & Tunela dokumental proiektuaren aurkezpen kontzertua izango da Zumarragako Euskadi plazan.
Partaideak: Gorka Hermosa, Zumarragako Trikitixa, Zumarragako Banda, Irrintzi Dantza Taldea, Garikoitz Mendizabal, Jon Maia, Kepa Junkera, Toti Mtnez. de Lezea, Enrike Zelaia, Antxiñako Ama Txisturaliak, Sekundino Esnaola Musika Eskolako trikitixa ikasleak, UZ Ikastolako abesbatza…
Kontzertuan zehar sorpresa txikiren bat edo beste izango da, eta dokumentalaren zatitxo batzuk ikusteko aukera ere izango da.