Aurkezpena: Euskaltzale Independentiston Topaketak
Euskal Herrian Euskaraz taldeko bi kide gaztelerazko bide-seinaleak ezabatzen. Hitza Apirilaren 14an, 18:30ean, Euskaltzale Independentiston Topaketaren aurkezpena egingo dute Lazkaoko Gerriko Txokoan. Goierriko Euskal Herrian Euskaraz taldea ere aurkeztu dute. Besteak beste, Maialen Akizu eta Aratz Igartzabal bertsolariek parte hartuko dute.














