Beasaingo Loinatz Jaiak
Maiatzaren 26tik ekainaren 5era, Loinatz Jaiak ospatuko dituzte Beasainen. Hau da bigarren larunbateko (ekainak 4) egitaraua:
- 09:30: LXXI. Loinatz Txirrindulari-probaren hasiera, Nafarroa etorbidean.
- 10:00: Elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa, Loinazko San Martin plaza azpian.
- 11:00: Oiartzungo Xirularru taldearekin kalejira.
- 11:00: Erretiratuen toka eta igel txapelketa, Arana kalean.
- 13:00: Elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketako jakien aurkezpena, Loinazko San Martin plazan.
- 16:00: Gazteen arteko xake txapelketa, Murumendi ikastetxean.
- 16:00-20:00: BotilTZAR edo botilTXAR Arriskuak gutxituz, gozamenak areagotuz, herrian zehar.
- 19:00: The Spolen Girls taldearen kontzertua, Erauskin plazan.
- 20:00-00:00: Indarkeria sexistaren informazio gunea, Zaldizurreta kalean.
- 23:00: Amak taldearen kontzertua, Bideluze plazan.













