Bisita gidatua: 'Donejakue bidea Idiazabalen barrena'
Abuztuaren 23an, 16:00etan, Donejakue bidea Idiazabalen barrena bisita gidatua izango da, Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentrotik abiatuta.
Idiazabalek Donejakue Bidearekin duen lotura ezagutzeko modu bat, uda honetarako antolatu den ‘Donejakue Bidea Idiazabalen’ ibilaldi gidatuan parte hartzea da. Gaztaren Interpretazio Zentrotik abiatuta, Gurutzetako ermitara igoko da oinez eta handik 2 ordu inguruko ibilbidea egingo da, eta San Migel eliza bisitatuko da, besteak beste.
Bisita Doan da baina aurrez izena ematea komeni da, 943 18 82 03 telefono zenbakira deituta edo info@idiazabalturismo.com posta elektronikora idatzita.













