Bisita gidatua: Ezagutu Ormaiztegiko trenzubia
Ormaiztegiko trenzubia. Uztaileko eta abuztuko astearte eta ostegun guztietan bisita gidatuak egingo dituzte Ormaiztegiko trenzubira, 11:00etan hasita.
- Ezagutu XIX. mendeko ingeniaritza lan enblematiko hau, Alexander Lavalley-ek diseinatua, Zumalakarregi Museoak eskaintzen duen bisita gidatuaren bidez.
- Prezioa. Euro bat bisita gidatua, museoko sarrera 3 euro (ostegunak doan).
- Izena emateko. Idatzi mzumalakarregi@gipuzkoa.eus korreora edo deitu 943 88 99 00 / 659 43 45 66 zenbakietara.













