Bisita gidatua: Gaztañaditxulo gaztandegia
Abuztuaren 8an eta 22an, 11:00etan, Idiazabalgo Gaztañaditxulo gaztandegira bisita gidatua egiteko aukera izango da.
Ukuilua eta gazta egiteko prozesua ezagutu eta ondoren bertako gaztak dastatzeko aukera izango dute bisitariek. Helduentzako prezioa 15 eurokoa da, eta umeena (4-12 urte artekoena) berriz, 7 eurokoa. Erreserba egiteko 618 72 14 73 (Ander) telefono zenbakira deitu behar da.













