Bisita gidatua: 'Ordiziako azoka: iragana, oraina eta etorkizuna'
Uztailaren 29an, eta abuztuaren 5ean, 12an, 19an eta 26an Ordiziako azoka: iragana, oraina eta etorkizuna bisita gidatua egingo dute Ordizian.
- Ibilbidea. Ibilbide honetan asteazkenero Ordizian ospatzen den azoka sakonki ezagutzeko aukera izango dugu gaur egungo azokaren eta garai bateko azokaren ospakizun guneak bisitatuz. Duela hamarkada batzuetatik Ordiziara etortzen diren baserritarrekin hitz egin ahal izango da, eta saltzen dituzten produktu nagusiak ezagutu, hala nola bertako barazkiak, Idiazabal gazta, ogia, eztia,… Bisita amaitzeko, pintxo eta edari bat dastatuko dira herriko tabernaren batean.
- Hasiera ordua. 10:00
- Bisitaren iraupena. Ordu eta laurden
- Bisitaren hasiera. Turismo bulegoa
- Prezioa. 12,50 euro pertsonako
- Izen-ematea. Aldez aurretik eman behar da. Gutxieneko taldea, sei pertsonakoa.
- Kontaktua. turismo@ordizia.eus / 943 88 22 90 / Turismo bulegoa Goitia kalea ( Udaletxeko eraikina)














