Brinkolako Festak: Abuztuak 27 · Larunbata
Legazpiko Brinkola Auzoko San Agustin Jaietan larunbatean ere ekintza ugari dituzte goizetik hasita. Ondorengoa da larubateko egitarau osoa:
- 12:00 Marrazki lehiaketa. Lanak Armuño elkartean ikusgai egongo dira jaietan zehar
- 14:00 Auzo kantu bazkaria (Bakoitzak bere jana)
- 17:00 Bola eta toka txapelketa
- 17:30 Tortilla patata lehiaketa. Ondoren, sardina, txistorra, tortilla eta sagardo dastaketa
- 18:00 Buruhandiak herrian zehar
- 23:00 Kontzertua
- 02:00 Zaku karrera
Garraio zerbitzua: Autobusa 03:00 / Trena 5:40













