Dantza: Segurako 50. Euskal Herriko Dantza Txapelketa eta IX. Dantza Eguna
Euskal Herriko 50. Dantza Txapelketaren aurkezpen ekitaldia gaur goizean, Seguran. Tere Madinabeitia Urriaren 17an, 12:00etan hasita, 50. Euskal Herriko Dantza Txapelketa eta IX. Dantza Eguna ospatuko dute Seguran.
EGITARAUA
- 12:00. 50. Euskal Herriko Dantza Txapelketa Baratze Pilotalekuan. Frontoi zaharrean pantaila erraldoia jarriko da.
- 15:00. Familia argazkia frontoi zaharrean
- Jarraian. Bazkaria frontoi zaharrean.
- 17:30. Polka Azpilla dantza taldeak gidatuta, plazan.
- Ondoren. Dantza plazak Jaiki Hadi taldeak gidatuta, plazan.
- 19:30. Amaiera.














