Dantza: Lazkaoko Dantzari Txiki Eguna
Ekainaren 7an, 10:30ean hasita, Lazkaoko Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute. Zortzi taldek parte hartuko dute. Oin Arin A eta B (Lazkao), Irrintzi (Zumarraga), Goruntz (Gabiria), Aurtzaka (Beasain), Tobera (Zegama), Amets Bide (Ordizia), Axari (Idiazabal) eta Berriztasuna (Portugalete).
Igandean 10:30ean plazan elkartu, mokadutxo bat jan, eta 11:00etan kalejiran abiatuko dira, bi ibilbidetan banatuta.
Plazan 13:00etan elkartuko dira berriro, zazpi dantzako saio bateratua edo alardea egiteko. Bazkaria (14:00) plazako frontoian emango diete denei.
16:30ean dantza gidatuak egingo dituzte Olgetan taldearekin.














