Esperientzia: 'Historia zukutu'
Uztailaren 18an eta abuztuaren 1ean eta 15ean, 11:00etan hasita, Historia zukutu esperientzia eskainiko du Ezkioko Igartubeiti baserri museoak. Dolarearen sekretuak ezagutu eta sagar zukua egin eta dastatzeko aukera izango da.














