Festa: Mutur Beltz festa
Beasainen II. Mutur Beltz eguna ospatuko dute irailaren 26an, 17:45ean hasita.
- 17:45: Musika Eskolako trikitilariek eta Ekaitz erraldoi konpartsak herriko haurrak lagunduko dituzte erromeri txikian. Plazatik geltokira.
- 18:00: Pregoia eta muralaren aurkezpena, Buztina-zeramika elkartearen eskutik. Gernika pasealekuko pilotalekuan.
- 18:30: Eskuzko pasakako ikuskizuna, Txost pilota taldearen eskutik. Gernika pasealekuko pilotalekuan.
- 18:30: Herri probakk eta 400 urte, Arrano kultur elkartearen eskutik. Barrendain plazan.
- 19:00: Bolatokia eta toka, Aldaberen eskutik.
- 19:00: Txalaparta tailerra, Tu Ku Tun Txalaparta taldearen eskutik.
- 19:00: Martin Karretarraren errekreazioa. Barrendain plazan.
- 20:00: Lekittoko Deabruak, Beasaingo joaldunak eta Orekan Bizi Naiz Kirol solas elkartearen arteko kale animazioa. Gernikako pasealekuan.
- 21:15: Afaria. Gernika pasealekuan.
- 23:00: Gozategi. Gernika pasealekuan.