Garingo festak
San Sebastian festak ospatuko dituzte urtarrilaren 23an eta 24an Beasaingo Garin auzoan.
Urtarrilak 23, larunbata:
- 13:00. Kanpai bueltak eta altxafuegoak.
- 14:00. Herri bazkaria Muñogain auzo elkartean.
- Ondoren. Mus eta puntu txapelketak.
- 18:00. Haur jolasak auzoko pilotalekuan: aulki jokoa, koskol biltzea…
- Ondoren. Josu eta Amets trikitilariak.
- 10:00. Goiz eresia Beasaingo txistulariekin.
- 10:30. Meza Nagusia. Beasaingo San Martingo abesbatza kontuan dela.
- 12:00. Garingo IV. Mendi lasterketa herrikoia.
- 13:00. Lasterketako sari banaketak.
- Eguerdian. Josu eta Amets trikitilariek jarriko dute festa giroa.