Ihes jolasa naturan: 'Frai Bartolomeren misterioa'
Abuztuaren 1ean, 2an, 8an, 9an, 15ean, 16an, 22an, 23an, 29an eta 30ean, Frai Bartolomeren misterioa ihes jolasa naturan egingo dute Zegamako Anduetza parketxean, Escape room jokoan oinarrituta.
Hiru txanda daude: 10:15, 11:30 eta 12:45
- Non: Anduetza parketxea (Zegama)
- Iraupena: Ordu bat.
- Prezioa: Helduak 6 euro / 12 urtetik beherakoak 4 euro
- Partaide kopurua: bitik zortzira.
- Erreserba egitea ezinbestekoa da.













