Ikus-entzunezkoa: 'Hutsune handi bat'
Apirilaren 25ean, 19:00etan, Hutsune handi bat dokumentala proiektatuko dute Gabiriako elizako saloian.
Heroinak eta HIESak Zumarragan eta Urretxun eragindako 115 heriotzak eta suntsitutako milaka bizitzak gogorarazten dituen dokumentala. Ideia Anne Zufiaurrena izan zen eta berak jarri du ahotsa. Zuzendari lanak, berriz, Alex Areizagak egin ditu.














