Ikus-entzunezkoa: 'Hutsune handi bat'
Ekainaren 9an, 19:45ean, Hutsune handi bat dokumentala proiektatuko dute Beasaingo Usurbe antzokian.
Heroinak eta HIESak Zumarragan eta Urretxun eragindako 115 heriotzak eta suntsitutako milaka bizitzak gogorarazten dituen dokumentala. Ideia Anne Zufiaurrena izan zen eta berak jarri du ahotsa. Zuzendari lanak, berriz, Alex Areizagak egin ditu.













