Ikus-entzunezkoa: 'Hutsune handi bat'
Ekainaren 17an, 19:00etan, Hutsune handi bat dokumentala proiektatuko dute Urretxu-Zumarragako Gaztetxean.
Heroinak eta HIESak Zumarragan eta Urretxun eragindako 115 heriotzak eta suntsitutako milaka bizitzak gogorarazten dituen dokumentala. Ideia Anne Zufiaurrena izan zen eta berak jarri du ahotsa. Zuzendari lanak, berriz, Alex Areizagak egin ditu.














