Ikus-entzunezkoa: 'Hutsune handi bat'
Martxoaren 12an, 18:00etan eta 22:00etan Hutsune handi bat dokumentala estreinatuko dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Bi saioetako sarrerak agortuta daude.
Heroinak eta HIESak Zumarragan eta Urretxun eragindako 115 heriotzak eta suntsitutako milaka bizitzak gogorarazten dituen dokumentala. Ideia Anne Zufiaurrena izan zen eta berak jarri du ahotsa. Zuzendari lanak, berriz, Alex Areizagak egin ditu.













