Jaiak: Agorreko Santikutz jaiak
Irailaren 11tik 13ra Agorreko Santikutz jaiak ospatuko dituzte Legazpin.
Irailak 12, larunbata
- 11:00. 42. Sukaldari lehiaketaren hasiera, Azokan.
- 11:30. Erraldoi alardea. LEK Legazpiko Erraldoi Konpartsak sustatuta. Legazpiko, Lazkaoko, Pasaiako, Urretxuko eta Tafallako Asier Marco konpartsek hartuko dute parte, gaiteroz lagunduta.
- 14:00. Sukaldari lehiaketako sari banaketa, Azokan
- 17:30. Atletismoko 25. Milia Hiritarra, Aizkorri kalean. Goierri Garaia Atletismo Taldeak sustatuta.
- 18:00. Erraldoi alardea. LEK Legazpiko Erraldoi Konpartsak sustatuta.
- 19:00. Grupo Sardanista Estol (Agramunt-Lleida) taldearen emanaldia Euskal Herria plazan, Korosti Dantza Taldeak sustatuta.
- 23:00. Erromeria Gozategi taldearekin Euskal Herria plazan.
- 00:00. Kontzertua txosnetan: Maruxak.















