Jaiak: Agorreko Santikutz jaiak
Irailaren 11tik 13ra Agorreko Santikutz jaiak ospatuko dituzte Legazpin.
Irailak 13, igandea
- 09:00. Legazpiko 19. Argazki Rally Digitala. Batis Goikoetxea Memoriala. Izen ematea Kultur Etxean goizeko 9:00etatik 10:00etara.
- 09:00. Diana Goiz Deia Txistulari taldearekin, erdiguneko kaleetan.
- 10:00. Gipuzkoa mailako bola txapelketa, Danantzako herri bolatokian. Izen-ematea, 10:00etatik 11:00etara.
- 10:00. Hamarretakoa Korostiaga mendian.
- 10:30. Meza Korostiaga mendian.
- 11:00. Egurrezko joko erraldoiak eta zirku eskola, haur, gazte eta helduentzat Euskal Herria plazan. 14:00ak arte..
- 11:15. Erromeria Goiz Deia Txistulari Taldearekin, Korostiaga mendian.
- 13:00. Alaitasuna errondaila herrigunean, 14:30ak arte.
- 17:30. Motx pailazoaren Oroitzapen ederrak haur ikuskizuna, Euskal Herria plazan.
- 19:00. Legazpi Musika Bandaren kalejira erdigunean.














