Jaiak: Astigarretako San Martin jaiak
Beasaingo Astigarreta auzoan San Martin jaiak ospatuko dituzte azaroaren 13an, Astauzel elkarteak antolatuta.
EGITARAUA
- 10:30. Kalejira, txistulariek girotuta
- 11:00. Meza nagusia. Beasaingo San Martin parrokiako abesbatzak abestuta. Beasaingo ordezkariak bertan izango dira. Ondoren, salda eta pintxoak.
- 14:00. Herri-bazkaria. Bazkaria eta ondorengo orduak bertsolariek eta trikitilariek girotuta.













