Jaiak: Zaldibiako festak
Urriaren 1etik 4ra, eta 9an eta 10ean festak ospatuko dituzte Zaldibian. Hona egitaraua egunez egun:
Urriak 1, osteguna
- 18:30. Festak hasi aurreko kalejira, Goiztiri txaranga eta Txanbolintero txistularien doinuekin, erraldoiek eta dantzariek alaiturik, herrian barrena.
- 19:00. Txupinazoa udaletxeko balkoitik botako dute jangelako langileek.
- Ondoren. Erraldoiak eta buruhandiak eta herriko Goiztiri txaranga.
- 20:00. Mondejua dastatzeko aukera herriko plazan, ardoz eta musikaz lagundurik. Pintxoa, euro bat. Bildutako dirua dohaintzan emango zaio Lardizabal eskolako jangelari.
- 21:00-22:30. Oilar beltzak taldearekin dantzaldia.
- 23:30-01:30. DJ Nazaren saioa.












