Kontzertua: Besaide
Apirilaren 6an, 19:00etan, Besaide taldeak Irusta emanaldia egingo du Beasaingo Igartzako jauregian, Igartza Musika zikloaren barruan.
Euskal musikaren gaurkotze modernoago bat eskaintzen dute. Ezohiko instrumentuak erabiltzen dituzte, euskal musikarekiko lotura izan dezaketenak baina gutxi erabiliak, zein beste herrialde batzuetako musika tradizioetan erabiltzen direnak. Gorka Bravok, Teresa Jareñok eta Aritz Mugartegik osatzen dute hirukotea. Besteak beste, zarrabetearen edo buzukiaren doinuak entzuteko aukera eskainiko dute.