Kontzertua: FEMMM ahots laborategia
Azaroaren 8an, 19:00etan, FEMMM ahots-laborategia kontzertua egingo du Beasaingo Igartzako jauregian, Igartza Musika zikloaren barruan.
Pop eta jazz doinuen koktel fresko, dotore eta aldarrikatzailea egiten dute, Musikenen hazitako lau emakume gaztek gidatuta: Maider Biguri, Danae Riaño, Nahia Valle eta Alazne Lopez. Zuzenekoa hainbat musikarirekin egiten dute: Daniel lopez pianoan, Kristina Pascual baxuan eta Iker Hernandez baterian.













