Mahai-ingurua: 'Emakumearen lekua eta erronkak euskal atletismoan'
Uztailaren 2an, 19:00etan, Emakumearen lekua eta erronkak euskal atletismoan mahai-ingurua izango da Beasaingo Igartzako jauregian. Uztailaren 4an Ordizian jokatuko den Jose Antonio Peña mitina girotzeko saioa da. Hizlariak: Amaia Andres korrikalari olinpiar ohia , Naroa Agirre pertika-jauziko txapelduna, Itziar Ferran hesilari ohi eta aditua, eta Sara Villasante egungo distantzia luzeetako korrikalaria.














