Mahai-ingurua: 'Kontaidazu Igartzako istorio bat'
Igartzako errota eta jauregia. // Argazkia: Arkaitz Apalategi Urriaren 23an, 18:00etan, Kontaidazu Igartzako istorio bat mahai-ingurua izango da Beasaingo Igartzako jauregian, Europako Ondare Jardunaldien barruan.
70-80 hamarkaden aurretik, gaur Igartzako Monumentu Multzoa den orubean bizi izandako beasaindarrei egindako elkarrizketak abiapuntu hartuta, mahai inguru honetan Igartzak izan duen eraldaketa ezagutuko da eta bertako auzotarren bizimoduak jasandako eragina nabarmendu nahi da.













